Zerbitzuaren deskribapena:

Bizkaiko Kirol Federazioen Elkarteak (ASFEDEBI) helburutzat erakundeko kide diren Federazio guztiei furgoneten erabilera erraztea lekualdaketak egiteko bere kirol lehiaketak direla eta.

Zerbitzu honen kudeaketa egiteko, ASFEDEBI-k, gaur egun, hitzarmena du Leioa Rent a Car eta Bestealde enpresekin.

Zerbitzuaren edukia:

  • Zerbitzuaren erreserba: Ibilgailuaren eskabidea, ibilbide edo xedeen adierazpenarekin batera, hamabost (15) egun lehenago aurkeztu behar diote dagokion Lurraldeko Federazioari, azken honek ASFEDEBI-ri igor diezaion.
  • Gidariak: Erreserbarekin batera, bi (2) gidariren datuak gutxienez emango dituzte; gidariok hurrengo baldintza hauek bete behar dituzte: gutxieneko adina hogeita bost (25) urte, gidabaimena indarrean eta gutxienez hiru (3) urteko antzinatasuna.
  • Kontratazioa: ASFEDEBI-k enpresen aurrean eskatutako ibilgailuen erreserbak izapidetuko ditu eta dagokion Federazioari erreserbaren onarpena edo ezespena igorriko dio.

Ibilgailua eman ondoren, ASFEDEBI-k enpresa alokatzaileari zerbitzuaren balorazio ekonomikoa, kontratatutako erabilera-egunengatik, eskatuko dio, bai eta aplikatu beharreko gorabehera guztiak ere. Agiriak Federazio eskatzaileari helaraziko zaizkio, honek, era berean, kirolariari edo zerbitzuaren klub errentariari eman diezazkion. Zerbitzuaren banakapen ekonomikoarekin batera bankuko kontua ere emango dute ordainketa egiteko. Ordainketa, edozelan ere, hogeita hamar (30) egun baino lehenago egin beharko dute, Federazioak jasotzen duenetik aurrera zenbatuta.

Sektorearen enpresa guztietan bezalaxe, zerbitzuaren azken kostua erabiltzeko egun eta egindako kilometroen araberakoa izango da.

Ibilgailuen alokairuaren arau orokorrak:

a) Komenigarria da ibilgailua hartu baino lehenago enpresa errentariari telefonoz deitzea hogeita lau (24) orduko aurrerapenaz ordutegiak eta jaso eta emateko tokiak erabakitzeko.

b) Ibilgailuak, eskabidean gidari gisa bere datuak eman dituzten pertsona edo pertsonei bakarrik emango dizkiote/dizkiete, hauek bakarrik egongo baitira aseguruaren barruan. Ibilgailuak garbi eta tanga erregaiz beterik dutela emango dituzte.

c) Ibilgailuaren giltzak emango dituzte erreserban gidari gisa jasotakoetakoren batek NAN aurkeztu ondoren. Momentu horretatik aurrera, baimendutako gidariak ibilgailuaren funtzionamendu onaren arduradunak izango dira.

d) Zerbitzua amaitutakoan, ibilgailua enpresa alokatzailearekin hitzartutako egun, ordu eta tokian eman beharko dute. Ibilgailuak jasotakoen baldintza berberetan eman beharko dituzte, garbiketa eta erregai maila barne. Baldintza hauek bete ezean, amaierako fakturazioan erregaiaren zenbatekoa, garbiketa edo ibilgailuari eragindako barruko kalteen konponketa jasoko dira.

e) Ibilgailuak istripuren bat izaten baldin badu gidariaren zabarkeriagatik, fakturazioan baloratu beharreko gorabeheren artean alokatzailearekin hitzartutako nahitaezko aseguruan ezarritako mugak jaso ahal izango dira.

Erantzukizunak zerbitzuaren erabileragatik:

Errentamenduko kontratua zerbitzuaren erabiltzaileek enpresa alokatzaileekin zuzenean hitzartzen dute. Zerbitzuaren baldintza zehatzak eta errentari bakoitzari aplikatu beharreko eskubideak eta betebeharrak kontratuaren baldintza berezietan jasota daude. Sinatu ondoren, horren kopia bat emango diote gidari bakoitzari ibilgailuaren giltzak ematean.

ASFEDEBI ez da ibilgailuen alokairuko enpresen kontratuen bermatzaile, eta ez du ezen erantzukizun mota bere gain hartzen errentariak enpresa alokatzaileen jarduketagatik zuzenean edo zeharka pairatu ahal ditzakeen kalteengatik.

Deskargak:

Download this file (Reglamento_Servicio_Transportes.pdf)Araudia