Bizkaiko Kirol Federakundeen elkarteak (ASFEDEBI) lan poltsa batean apuntatzeko aukera ematen du, honen helburua Eskola Kirolean eta Administrazio sailean atera daitezkeen lan postuak betetzea izango da. Baita ere elkartutako federazio desberdinentzat.

ASFEDEBIk honako profila bilatzen du:

  • Euskara maila altua, ahozkoa eta idatzizkoa
  • Informatika alorrean ezagutza aurreratuak
  • Eskola Kirola: Gorputz eta Kirol Ekintzen Sustapenean Teknikoa izatea (TAFAD) edo Magisteritza, Heziketa Fisikoan espezializatua izatea.
  • Administrazio saila: Kontabilitate,fiskalitate eta lan arloan ezagutzak

Datu pertsonalak enplegatu izateko hautagai gisa tratatzeko informazioa 

Bizkaiko Kirol Federazioen Elkartea (ASFEDEBI) da interesdunaren datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta jakinarazten dio datu horiek apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan (GDPR) eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan (DBLO) xedatutakoaren arabera tratatuko direla, arduradunaren interes legitimoa dela eta, eta tratamenduaren informazio hau emango diola:

Tratamenduaren helburuak: ASFEDEBIk kudeatzen dituen langileak hautatzeko prozesuetan interesduna partaide egitea, lan-poltsaren atalean.

Tratamenduaren legitimazioa: zalantzarik gabeko adostasuna, interesdunaren ekintza argi baten bidez (GDPR, 6.1.a).

Curriculumak erregistratzea: jakinarazten dizugu hori dela zure curriculuma onartzeko prozedura ofizial bakarra, eta, beraz, ez direla onartuko beste prozedura baten bidez bidalitako curriculumak.

Datuak kontserbatzeko irizpideak: gehienez ere urtebetez gordeko dira, eta, epe hori igarotakoan, datuak ezabatuko dira, konfidentzialtasuna erabat errespetatuko dela bermatuz, bai tratamenduan, bai ondorengo suntsipenean. Ildo horretan, epe hori igarota, eta arduraduna hautatzeko prozesuetan parte hartzen jarraitu nahi baduzu, bidali berriro zure curriculuma.

Datuak eguneratzea: zure datuetan aldaketaren bat gertatuz gero, mesedez, lehenbailehen jakinarazi iezaguzu idatziz, zure datuak behar bezala eguneratuta edukitzeko.

Datuak jakinaraztea: gure taldea osatzen duten enpresei (haien helbideak webgune honetan daude) tratatu eta/edo jakinarazi ahal izango zaizkie, curriculuma gordetzen duten bitartean eta aurrez jakinarazitako helburu berberetarako.

Interesdunaren eskubideak:

- Baimena edozein unetan kentzeko eskubidea.

- Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, transferitzeko eta ezabatzeko eskubidea, eta datuak tratatzea mugatzeko edo aurka egiteko eskubidea.

- Kontrol Agintaritzan (www.aepd.es) erreklamazio bat aurkezteko eskubidea, baldin eta uste badu tratamendua ez datorrela bat indarreko araudiarekin.

Zure eskubideak baliatzeko harremanetarako datuak:

Bizkaiko kirol federazioen Elkartea (ASFEDEBI). Martín Barua Picaza kalea 27, behea - 48003 Bilbo (Bizkaia). Emaila: asfedebi@asfedebi.eus

Lan Poltsa


Maximum upload size: 8,00 MB
Inprimaki hau bidalita, gure pribatutasun-politika irakurri duzula baieztatzen duzu, eta bertan adierazitako terminoak eta baldintzak onartzen dituzu.