Bizkaiko Aldizkari Ofiziala (105. zk. 2023, ekainak 01. Osteguna)
Bizkaiko Foru Aldundiaren 70/2023 FORU DEKRETUA, maiatzaren 30ekoa, foru diru-laguntzak emateko oinarri-arauak eta deialdia onartzen dituena. Diru-laguntza horiek emango zaizkie, hain zuzen ere, 2022-2023 denboraldian Bizkaiko Eskola Kirola programaren barruan sartuta dauden lehiatzeko kirol jardueretan eta/edo Heziki hezkuntza-jardueran parte hartzen duten erakundeei. Jarduera horiek Bizkaiko Foru Aldundiaren abuztuaren 24ko 99/2022 Foru Dekretuak arautzen ditu. (Deskarga)
Bizkaiko Foru Aldundiaren abuztuaren 24ko 99/2022 Foru Dekretuak arautzen dituen 2022-2023 denboraldian Bizkaiko Eskola Kirola Programaren barruan sartuta dauden lehiatzeko kirol jardueretan eta/edo Heziki hezkuntza-jardueran parte hartzen duten erakundeei foru diru-laguntzak emateko oinarri-arauak eta deialdia onartzen dituen Bizkaiko Foru Aldundiaren maiatzaren 30eko 70/2023 Foru Dekretuaren laburpena. BDNS (Identif.): 699537. (Deskarga)
Eskola-Kiroleko monitore laguntzailearen Ikastaro Ofiziala (11. Deialdia)
(1.mailako Entrenatzaile Ikastaroko Bloke Komunaren baliokidea)
Eskola-kirolean monitore laguntzaile-lanak egin ahal izateko adierazitako ikastaro ofiziala. 60 orduko urrutiko prestakuntza-ikastaro bat da, lehen sorospenei, kirol portaeraren oinarriei, jarduera fisiko eta egokitua eta kirol-antolaketari buruzko edukiekin.
JARDUERA MOTA: Online Ikastaroa.
KIROLAREN ALORRA: Kirol arloko pertsonentzako prestakuntza
HARTZAILEAK: Prestakuntza ofizial gabeko eskola-kiroleko teknikariak. Kiroleko prestakuntza profesionala hasteko interesa duten pertsonak.
Aurkeztu beharreko agiriak:
- Izen emate orria (deskagatu)
- Baimen informatua. (deskargatu adinez nagusiak) (deskargatu 18 urtetik beherakoak)
- NANaren fotokopia, bi aldeetatik.
- DBH gainditu izanaren ziurtagiria edo baliokideak (IKASGUNEA). QR kodea duen ziurtagiririk izan ezean, aurkezten den dokumentua konpultsatua izan beharko da.
- Izena eman dutenek, gainera, zinpeko aitorpen bat aurkeztu beharko dute, kirol-titulu ofizialik ez dutela adierazteko. (Deskargatu)
- Matrikula ordaindu izanaren ordainagiria. Bankuko ziurtagiria.
SARBIDE FROGRAREN EGUNA ETA ORDUA: 2023ko ekainak 16, arratsaldeko 5etatik aurrera. (ikus eranskina) Kirol Etxea, Martin Barua Pikaza kalea, 27 behea, 48003-Bilbao. Matrikulatzeko momentuan adieraziko zaizue ordu zehatza.
ONLINE IKASTAROAREN HASIERA: 2023ko ekainak 19 (astelehena). Ikasleak mezu elektroniko bat jasoko du ikasturtearen hasieran, hezkuntza-plataformara sartzeko.
AURREZ-AURREKO OHIKO AZTERKETA (Beraz, PLATAFORMA ITXI EGINGO DA): 2023ko uztailak 27, goizeko 11an (Kirol Etxea, Martin Barua Pikaza kalea, 27 behea, 48003-Bilbao).
EZOHIKO AZTERKETA: 2023ko irailak 6 (asteazkena), arratsaldeko 5etan, Kirol Etxea, Martin Barua Pikaza kalea, 27 behea, 48003-Bilbao.
HIZKUNTZA: Euskaraz / gazteleraz (euskarazko matrikulak lehentasuna izango dute).
BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK DIRUZ LAGUNDUTAKO IKASTAROA. gutxienez %60ko dirulaguntza ematen du amaitutako eta gainditutako ikasturte bakoitzeko Bizkaian erroldatutako pertsonei.
IZEN-EMATEAK: 2023ko maiatzaren 22tik ekainaren 12ra, eguerdiko 12etara, (biak barne).
Web bidez edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidali beharko da aurkeztu beharreko dokumentazio guztia.
OHARRA: QR koderik ez duen DBH gainditu izanaren ziurtagiria edo baliokidea dutenen kasuan, titulazio akademiko konpultsatua aurrez aurre aurkeztu beharko dute gure bulegoan (Ikasgunea).
HELBIDEA: CAED KIROL-TEKNIKRIEN ESKOLA ASFEDEBI KIIB (Martin Barua Picaza 27, 1 eskuma, 48003 Bilbo (Bizkaia).
- Izen-emate prozesuarekin egon daitezkeen zalantzak argitzeko: 944037800 telefono zenbakian edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan.
Ordutegia, astelehenetik ostegunera 9:30etatik 19etara, eta ostiralean 9:30etatik 16:00etara. / Ekainean, astelehenetik ostiralera 9:30etatik 15:30etara.
Izena emateko azken eguna: 2023/06/12, 12:00etan.
TOKI KOPURUA: 120 pertsona (30 pertsona talde bakoitzean).
PREZIOA: 80€, ikastetxeak egiaztatu ondoren ikasleek ikastaroan izena emateko baldintza betetzen dituztela, ikastaroaren matrikula hurrengo KITEBren kontu zenbakian ordaindu beharko da: ES70-2095-0360-10-9117551621 (Kutxabank). Kontzeptuan izen abizenak jarri.
OHARRA: Behin izena emanda ez da bueltatuko matrikularen ordainketa.
ERANSKINA
SARRERA FROGAK (Prestakuntza-plana: BOE-A-2013-3262)
Berariazko baldintzak:
Frogak bi ariketa ditu, instalazio espezifikoan, oinarrizko kolpaketa teknika erabiliz, joko-tresnen gutxieneko nagusitasuna erakusketa. Ezinbestekoa da 2 ariketak gainditzea gai izateko.
Sarrera-probaren egitura:
- Lehenengo Proba: Jaurtiketa eta itzulketa menderatzea: Probaren garapena: izangaiak pilota frontisaren aurka bota eta frontisaren aurka itzultzen du, posizio beretik jotzen, edozein beso erabiliz. Ikasleak fronteniseko erraketa erabiliko du.
- Bigarren Proba: Piloteoaren menderatzea: Probaren garapena: Piloteoa frontisaren aurka, edozein beso erabiliz. Ikasleak fronteniseko erraketa erabiliko du.
2/2023 LEGEA, martxoaren 30ekoa, Euskadiko jarduera fisikoaren eta kirolarena.
Gaur argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2/2023 LEGEA, martxoaren 30ekoa, Euskadiko Jarduera Fisikoari eta Kirolari buruzkoa.
1 orria 2 orritik