PLAZA BETETAK

ESKOLA-KIROLEKO MONITORE LAGUNTZAILEAREN IKASTARO OFIZIALA

24. DEIALDIA

(1. MAILAKO ENTRENATZAILE IKASTAROKO BLOKE KOMUNAREN BALIOKIDEA)

ESKOLA-KIROLEAN MONITORE LAGUNTZAILE-LANAK EGIN AHAL IZATEKO ADIERAZITAKO IKASTARO OFIZIALA. 60 ORDUKO ONLINE PRESTAKUNTZA-IKASTARO BAT DA, KIROLPORTAERAREN OINARRIEI, LEHEN SOROSPENEI, GORPUTZ JARDUERA EGOKITUA ETA EZGAITASUNA, KIROL-ANTOLAMENDUARI BURUZKO EDUKIEKIN ETA ADINGABEAREN.PRESTAKUNTZA ESKAINTZA HONETAN ADINGABEA ZAINTZEKO ETA BABESTEKO  SENTSIBILIZAZIO IKASTAROA SARTZEN DA, (4 ORDUKO  IRAUPENARENA DU), ORAINDIK EGIN EZ DUTENENTZAT. (SARTZEKO BALDINTZAK: 16 URTE IZATEA + DBH ZIURTAGIRIA EDO BALIOKIDEA)

 JARDUERA MOTA: Online-ko formakuntza.

HIZKUNTZA: Euskara / Gaztelania.

HARTZAILEAK: Prestakuntza ofizial gabeko eskola-kiroleko teknikariak. Kiroleko prestakuntza profesionala hasteko interesa duten pertsonak.

IZEN-EMATEAK: 2025eko urriaren 10etik urriaren 17ra arte (biak barne). (Izena emateko dokumentazio guztia adierazitako epearen barruan bidali behar da.)

Email bitartez aurkeztu beharrezko dokumentazioa, 5 dokumentu PDF formatuan (ez da argazkirik edo bestelakorik onartuko):

  1. Izen emate orria. (deskargatu)
  2. Baimen informatua. (deskargatu adinez nagusiak)(deskargatu 18 urtetik beherakoak)
  3. NANaren fotokopia bi aldeetatik.
  4. DBH gainditu izanaren ziurtagiria edo baliokideak. QR kodea (IKASGUNEA) duen ziurtagiririk izan ezean, aurkezten den dokumentua konpultsatuta izan beharko da.
  5. Adingabearen Sentsibilizazio eta Babes ikastaroaren diploma, aurretik eginda bada.

Halakorik izan ezean, ikastaroan bertan egingo da.

Zentroak aurreko dokumentazioa konparatu arte, EZ du hurrengoa bidaliko:

        Matrikula ordaindu izanaren ordainagiria.

GARRANTZITSUA: Nahitaezkoa da DBH gainditu izanaren ziurtagiria edo QR kodea duten baliokideak (IKASGUNEA) aurkeztea. QR ziurtagiria ez izatekotan, aurkeztu beharreko titulazio akademikoak behar bezala konpultsatuta egon behar dira. (Konpultsa egiteko moduak: administrazio publikoak, Kirolaren Euskal Eskola, udalak, notarioak...).

 

SARBIDE FROGAREN EGUNA ETA ORDUA: 2025eko urriaren 22an (asteazkena), 15:30etatik 17:30etara.  (IKUS ERANSKINA). Izena emateko dokumentazioa egin eta aurkeztu ondoren esleituko da ordu zehatza.

ON-LINE IKASTAROAREN HASIERA: 2025eko urriaren 24an (ostirala). Ikasleak mezu elektroniko bat jasoko du ikasturtearen hasieran, plataformara sartzeko.

OHIKO AZTERKETA: 2025eko abenduaren 10an (astelehena), 17:00etatik 19:00etara.

EZOHIKO AZTERKETA ohiko deialdian gainditu ez diren moduluak): urtarrilaren 14an (asteazkena) 17:00etatik 19:00etara.

SARBIDE PROBA ETA AZTERKETA PRESENTZIALAK EGITEKO HELBIDEA: Kirol Etxea, Martin Barua Picaza kalea 27, behea, 48003 Bilbao.

NAHITAEZKOA: DOKUMENTU GUZTIAK EMAIL BEREAN BIDALTZEA. GEHITU KONTZEPTU GISA IKASLEAREN IZENA ETA ABIZENA. 

AHOLKUA: EMAIL BERDINA ERABILTZEA, HAU DA, IKASLEARENA BERA, NAHASTEAK SAIHESTEKO.

 

BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK DIRUZ LAGUN DEZAKEEN IKASTAROA: amaitutako eta gainditutako ikastaro bakoitzeko matrikularen zenbateko osoaren % 30eko dirulaguntza eskatu ahal izango da gutxienez; ikastaroa euskaraz eginez gero, % 15 gehituko da, eta % 15 gehiago emakumea izanez gero, aurrekontuko zuzkidurek ahalbidetzen duten arte.* Kirol prestakuntza gainditzen duten kirol teknikarien bekak 2025eko irailaren 12tik 2026ko irailaren 11ra bitartean*. Ikastaroa osorik amaitu ondoren helaraziko da dirulaguntza eskatzeko informazioa, ez lehenago.

MATRIKULA OSOAREN PREZIOA: 95€ (90€ ikastaroa + 5€ sarbide-probetarako plaza erreserbatzeagatik). Zentroak ikastaroan izena emate baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, ASFEBEDI-KITEBen kontu zenbaki honetan ordainduko da: ES70-2095-0360-10-911755162 (Kutxabank). NAHITAEZKOA DA IZEN-ABIZENAK ETA EKML KONTZEPTUAN ADIERAZTEA.

*Adingabearen sentsibilizazio- eta babes-ikastaroa eginda izanez gero, bidali diploma posta elektronikoz. Kasu horretan, matrikularen azken prezioa 85 €-koa izango da.

 Matrikula egiteko behar den dokumentazio guztia honako helbide honetara bidali: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

ORDUTEGIA: astelehenetik ostegunera 9:30-18:30 eta ostiraletan 9:30etatik 14:30etara. Udan (ekaina-uztaila-abuztua) 9:00-15:00.

HELBIDEA: CAED KIROL-TEKNIKARIEN ESKOLA ASFEDEBI KIIB (Martin Barua Picaza zk. 27, behea, 48003 Bilbo (Bizkaia).

PLAZA KOPURUA: 120 (30 pertsonako taldeak). Plazak iritsitako hurrenkeraren arabera esleitzen dira, bete arte. 

OHAR GARRANTZITSUA: Pertsona baten izen-ematea ezarritako epean eta moduan jakinarazi ondoren, INOIZ EZ DA ITZULIKO KONTZEPTU HORRENGAT ORDAINDUTAKO ZENBATEKOA, nahiz eta ondoren matrikula baliogabetzea eskatu edo sarbide-proban ezin izan den parte hartu. Hala ere, ezinbeste arrazoiengatik justifikatutako kasuetan (KITEBen iritziz egiaztapen fede-emailea nahikoa beharrezkoa izanik), dagokion ikasleari plaza bat gordeko zaio ikastu rt bereko hurrengo deialdian, eta kasu horretan ez du matrikularik ordaindu beharrik izango. Matrikula-eskaera baliogabetzea justifikatutako ezinbesteko arrazoire batengatik gertatzen ez den gainerako kasu guztietan, azkenean bertaratu ez den ikasturte bera egin nahi duen ikasleak 25 € ordaindu beharko ditu zigor gisa, e plaza bakarra gordeko zaio parte hartu ez duen ikasturtearen ondorengo hurrengo deialdirako. Ikastaro hori amaitutakoan, matrikula osoa ordaindu beharko duz

 

ERANSKINA SARRERA FROGAK

(Prestakuntza-plana: BOE-A-2013-3262)

Sarbide-proba nahitaezko betekizuna da ikastaroan interesatutako pertsona guztientzat; hura egin ezean, ezinezkoa izango da onarpena.

Berariazko baldintzak:

Frogak bi ariketa ditu, instalazio espezifikoan, oinarrizko kolpaketa teknika erabiliz, joko-tresnen gutxieneko nagusitasuna erakusketa. Ezinbestekoa da 2 ariketak gainditzea gai izateko.

Sarrera-probaren egitura:

                                      -1. Proba: Jaurtiketa eta itzulketa menderatzea

Probaren garapena: izangaiak pilota frontisaren aurka bota eta frontisaren aurka itzultzen du, posizio beretik jotzen, edozein beso erabiliz. Ikasleak fronteniseko erraketa erabiliko du.

                                      -2.  Proba: Piloteoaren menderatzea

Probaren garapena: Piloteoa frontisaren aurka, edozein beso erabiliz. Ikasleak fronteniseko erraketa erabiliko du.

Izena emateko prozesuarekin lotutako zalantzak/kontsultak: Tel. 944037800 edo emailez: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

 

NAHITAEZKOA: DOKUMENTU GUZTIAK EMAIL BEREAN BIDALTZEA. GEHITU KONTZEPTU GISA IKASLEAREN IZENA ETA ABIZENA. 

AHOLKUA: EMAIL BERDINA ERABILTZEA, HAU DA, IKASLEARENA BERA, NAHASTEAK SAIHESTEKO.

 

ESKOLA-KIROLEKO MONITORE LAGUNTZAILEAREN IKASTARO OFIZIALA 24. DEIALDIA
ESKOLA-KIROLEKO MONITORE LAGUNTZAILEAREN IKASTARO OFIZIALA 24. DEIALDIA
 
ESKOLA-KIROLEKO MONITORE LAGUNTZAILEAREN IKASTARO OFIZIALA 24. DEIALDIA