PLAZA BETETAK
EKMLren hurrengo deialdia laster argitaratuko da. Interesatuta bazaude, bidali mezu bat Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.
ESKOLA-KIROLEKO MONITORE LAGUNTZAILEAREN IKASTARO OFIZIALA
23.DEIALDIA
(1. MAILAKO ENTRENATZAILE IKASTAROKO BLOKE KOMUNAREN BALIOKIDEA)
ESKOLA-KIROLEAN MONITORE LAGUNTZAILE-LANAK EGIN AHAL IZATEKO ADIERAZITAKO IKASTARO OFIZIALA. 60 ORDUKO ONLINE PRESTAKUNTZA-IKASTARO BAT DA, KIROLPORTAERAREN OINARRIEI, LEHEN SOROSPENEI, GORPUTZ JARDUERA EGOKITUA ETA EZGAITASUNA, KIROL-ANTOLAMENDUARI BURUZKO EDUKIEKIN ETA ADINGABEAREN.PRESTAKUNTZA ESKAINTZA HONETAN ADINGABEA ZAINTZEKO ETA BABESTEKO SENTSIBILIZAZIO IKASTAROA SARTZEN DA, (4 ORDUKO IRAUPENARENA DU),
ORAINDIK EGIN EZ DUTENENTZAT.
(SARTZEKO BALDINTZAK: 16 URTE IZATEA + DBH ZIURTAGIRIA EDO BALIOKIDEA)
JARDUERA MOTA: Online-ko formakuntza.
HIZKUNTZA: Euskara / Gaztelania.
HARTZAILEAK: Prestakuntza ofizial gabeko eskola-kiroleko teknikariak. Kiroleko prestakuntza profesionala hasteko interesa duten pertsonak.
IZEN-EMATEAK: 2025eko irailaren 5etik irailaren 12ra arte (biak barne). (Izena emateko dokumentazio guztia adierazitako epearen barruan bidali behar da.)
Email bitartez aurkeztu beharrezko dokumentazioa, 5 dokumentu PDF formatuan (ez da argazkirik edo bestelakorik onartuko):
- Izen emate orria. (deskargatu)
- Baimen informatua. (deskargatu adinez nagusiak)(deskargatu 18 urtetik beherakoak)
- NANaren fotokopia bi aldeetatik.
- DBH gainditu izanaren ziurtagiria edo baliokideak. QR kodea (IKASGUNEA) duen ziurtagiririk izan ezean, aurkezten den dokumentua konpultsatuta izan beharko da.
- Adingabearen Sentsibilizazio eta Babes ikastaroaren diploma, aurretik eginda bada.
Halakorik izan ezean, ikastaroan bertan egingo da.
Zentroak aurreko dokumentazioa konparatu arte, EZ du hurrengoa bidaliko:
Matrikula ordaindu izanaren ordainagiria.
GARRANTZITSUA: Nahitaezkoa da DBH gainditu izanaren ziurtagiria edo QR kodea duten baliokideak (IKASGUNEA) aurkeztea. QR ziurtagiria ez izatekotan, aurkeztu beharreko titulazio akademikoak behar bezala konpultsatuta egon behar dira. (Konpultsa egiteko moduak: administrazio publikoak, Kirolaren Euskal Eskola, udalak, notarioak...).
SARBIDE FROGAREN EGUNA ETA ORDUA: 2025eko irailaren 18an (osteguna), 16:00etatik 18:00etara. (IKUS ERANSKINA). Izena emateko dokumentazioa egin eta aurkeztu ondoren esleituko da ordu zehatza.
ON-LINE IKASTAROAREN HASIERA: 2025eko irailaren 19an (ostirala). Ikasleak mezu elektroniko bat jasoko du ikasturtearen hasieran, plataformara sartzeko.
OHIKO AZTERKETA: 2025eko urriaren 27an (astelehena), 17:00etatik 19:00etara.
EZOHIKO AZTERKETA ohiko deialdian gainditu ez diren moduluak): 2025eko abenduaren 1an (astelehena) 17:00etatik 19:00etara.
SARBIDE PROBA ETA AZTERKETA PRESENTZIALAK EGITEKO HELBIDEA: Kirol Etxea, Martin Barua Picaza kalea 27, behea, 48003 Bilbao.
NAHITAEZKOA: DOKUMENTU GUZTIAK (4+1) EMAIL BEREAN BIDALTZEA. GEHITU KONTZEPTU GISA IKASLEAREN IZENA ETA ABIZENA.
AHOLKUA: EMAIL BERDINA ERABILTZEA, HAU DA, IKASLEARENA BERA, NAHASTEAK
SAIHESTEKO.
BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK DIRUZ LAGUNDUTAKO IKASTAROA. Gutxienez %60ko diru-laguntza ematen du amaitutako eta gainditutako ikasturte bakoitzeko, %15a gehituko da ikastaroa euskaraz egiten bada.*2025-2026ko kirol prestakuntza gainditu duten kirol teknikarientzako bekak*.
MATRIKULA OSOAREN PREZIOA: 95€ (90€ ikastaroa + 5€ sarbide-probetarako plaza erreserbatzeagatik). Zentroak ikastaroan izena emate baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, ASFEBEDI-KITEBen kontu zenbaki honetan ordainduko da: ES70-2095-0360-10-911755162 (Kutxabank). NAHITAEZKOA DA IZEN-ABIZENAK ETA EKML KONTZEPTUAN ADIERAZTEA.
*Adingabearen sentsibilizazio- eta babes-ikastaroa eginda izanez gero, bidali diploma posta elektronikoz. Kasu horretan, matrikularen azken prezioa 85 €-koa izango da.
Matrikula egiteko behar den dokumentazio guztia honako helbide honetara bidali: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
ORDUTEGIA: astelehenetik ostegunera 9:30-18:30 eta ostiraletan 9:30etatik 14:30etara. Udan (ekaina-uztaila-abuztua) 9:00-15:00.
HELBIDEA: CAED KIROL-TEKNIKARIEN ESKOLA ASFEDEBI KIIB (Martin Barua Picaza zk. 27, behea, 48003 Bilbo (Bizkaia).
PLAZA KOPURUA: 120 (30 pertsonako taldeak. Plazak iritsitako hurrenkeraren arabera esleitzen dira, bete arte.).
OHAR GARRANTZITSUA: Pertsona baten izen-ematea ezarritako epean eta moduan jakinarazi ondoren, INOIZ EZ DA ITZULIKO KONTZEPTU HORRENGAT ORDAINDUTAKO ZENBATEKOA, nahiz eta ondoren matrikula baliogabetzea eskatu edo sarbide-proban ezin izan den parte hartu. Hala ere, ezinbeste arrazoiengatik justifikatutako kasuetan (KITEBen iritziz egiaztapen fede-emailea nahikoa beharrezkoa izanik), dagokion ikasleari plaza bat gordeko zaio ikastu rt bereko hurrengo deialdian, eta kasu horretan ez du matrikularik ordaindu beharrik izango. Matrikula-eskaera baliogabetzea justifikatutako ezinbesteko arrazoire batengatik gertatzen ez den gainerako kasu guztietan, azkenean bertaratu ez den ikasturte bera egin nahi duen ikasleak 25 € ordaindu beharko ditu zigor gisa, e plaza bakarra gordeko zaio parte hartu ez duen ikasturtearen ondorengo hurrengo deialdirako. Ikastaro hori amaitutakoan, matrikula osoa ordaindu beharko duz
ERANSKINA SARRERA FROGAK
(Prestakuntza-plana: BOE-A-2013-3262)
Berariazko baldintzak:
Frogak bi ariketa ditu, instalazio espezifikoan, oinarrizko kolpaketa teknika erabiliz, joko-tresnen gutxieneko nagusitasuna erakusketa. Ezinbestekoa da 2 ariketak gainditzea gai izateko.
Sarrera-probaren egitura:
-Lehenengo Proba: Jaurtiketa eta itzulketa menderatzea
Probaren garapena: izangaiak pilota frontisaren aurka bota eta frontisaren aurka itzultzen du, posizio beretik jotzen, edozein beso erabiliz. Ikasleak fronteniseko erraketa erabiliko du.
-Bigarren Proba: Piloteoaren menderatzea
Probaren garapena: Piloteoa frontisaren aurka, edozein beso erabiliz. Ikasleak fronteniseko erraketa erabiliko du.
Izena emateko prozesuarekin lotutako zalantzak/kontsultak: Tel. 944037800 edo emailez: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.






