Bizkaia 2026ko Kirolaren Europako Eskualde izendatu du ACES Europek, Europako Batzordearekin lankidetzan. Bizkaiko Foru Aldundiak aste honetan jaso zuen jakinarazpen ofiziala, eta abenduan egingo du aldarrikapena, Bruselan.
Bereizketa hori ebaluazio-prozesu baten emaitza da. Prozesu horretan, ACES Europeko ordezkaritza batek bisita egin zuen maiatzean, eta kirol-azpiegiturak eta natura- eta hiri-inguruneetan kirola sustatzeko proiektuak baloratu zituzten.
Martxoan aurkeztu zen hautagaitza, Kirolur (“kirol lurra”) lelopean, eta Bizkaiak kirola gizarteratzeko, osasunerako eta jasangarritasunerako tresna gisa duen konpromisoa nabarmentzen du. Aintzatespenak kirol-jarduera indartuko du eta lurraldeko kirol-eredua nazioartean kokatuko du.






