"NI FEMINISTA NAIZ" lelopean, “Feminismoa zurekin doa” leloarekin batera, ekimen honen helburua da feminismoak gizartean eta benetako berdintasunerako bidean duen funtsezko zeregina aitortzea. Halaber, gogorarazi digu balio feministek eragin positiboa sortzen dutela eremu guztietan, baita kirolean ere.

 Azpimarratzekoa da gero eta emakume gehiagok parte hartzen dutela kirol arloan, eta garrantzitsua dela hor jarraitzea, oraindik lorpenak eta bete beharreko erronkak daudela gogoraraziz. Emakumeen sarbideak, parte-hartzeak eta ikusgarritasunak lehentasuna izan behar dute gure gizartean.

 Horregatik, federazio, klub, kirolari eta kirol eragile guztiak animatzen ditugu kausa horrekin bat egitera eta berdintasuna diziplina eta maila guztietan errealitate izango den etorkizun baten alde lanean jarraitzera.

 Zuen babesa sare sozialen bidez ikusaraztera gonbidatzen zaituztegu, #NiFeministaNaiz, #ElFeminismoVaContigo eta #MujeryDeporte traolak erabiliz, Bizkaian kirola ere espazio eraldatzailea eta inklusiboa dela erakusteko.

 Eskerrik asko guztioi!!