(1. MAILAKO ENTRENATZAILE IKASTAROKO BLOKE KOMUNAREN BALIOKIDEA)
ESKOLA-KIROLEAN MONITORE LAGUNTZAILE-LANAK EGIN AHAL IZATEKO ADIERAZITAKO IKASTARO OFIZIALA.
60-66 ORDUKO ONLINE PRESTAKUNTZA-IKASTARO BAT DA, KIROL PORTAERAREN OINARRIEI, LEHEN SOROSPENEI, GORPUTZ JARDUERA EGOKITUA ETA EZGAITASUNA, KIROL-ANTOLAMENDUARI BURUZKO EDUKIEKIN ETA ADINGABEAREN SENTSIBILIZAZIO- ETA BABES-IKASTAROAREKIN.
(SARTZEKO BALDINTZAK: 16 URTE IZATEA + DBH ZIURTAGIRIA EDO BALIOKIDEA)
JARDUERA MOTA: Online-ko formakuntza.
KIROLAREN ARLOA: Kirol arloko pertsonentzako prestakuntza.
HARTZAILEAK: Prestakuntza ofizial gabeko eskola-kiroleko teknikariak. Kiroleko prestakuntza profesionala hasteko interesa duten pertsonak.
Email bitartez aurkeztu beharrezko dokumentazioa, 5 dokumentu PDF formatuan (ez da argazkirik edo bestelakorik onartuko):
- Izen emate orria. (Deskargatu)// (Deskargatu eranskinean)
- Baimen informatua. (Deskargatu adinez nagusiak) (Deskargatu 18 urtetik beherakoak) // (Deskargatu eranskinean)
- NANaren fotokopia bi aldeetatik.
- DBH gainditu izanaren ziurtagiria edo baliokideak. QR kodea (IKASGUNEA) duen ziurtagiririk izan ezean, aurkezten den dokumentua konpultsatua izan beharko da.
- Adingabearen Sentsibilizazio- eta Babes-ikastaroaren diploma, aurretik egin bada.
Ikastarorik izan ezean, ikastaroan bertan egingo da. - Izena eman dutenek, gainera, zinpeko aitorpen bat aurkeztu beharko dute, kirol-titulu ofizialik ez dutela adierazteko. (Deskargatu) // (Deskargatu eranskinean).
Zentroak aurreko dokumentazioa konparatu arte, EZ da hurrengoa bidaliko:
7.Matrikula ordaindu izanaren ordainagiria.
IZEN-EMATEAK: 2024ko maiatzaren 7tik 19ra, 23:59 arte (biak barne). (Izena emateko dokumentazio guztia adierazitako epearen barruan bidali behar da.)
SARBIDE FROGAREN EGUNA ETA ORDUA: 2024ko maiatzaren 22an (asteazkena), 16:00etatik 18:00etara. (IKUS ERANSKINA). Izena emateko dokumentazioa egin eta aurkeztu ondoren esleituko da ordu zehatza.
ADINGABEA BABESTEKO BERARIAZKO IKASTAROA: Ikastaroa egin eta dagokion diploma bidali beharko da, maiatzaren 23tik ekainaren 24ra arte gehienez. Diploma lortu ondoren Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidaliko da.
GARRANTZITSUA: nahitaezkoa da adingabea babesteko ikastaroa gaindituta izatea, azterketa arrunta egin ahal izateko.
ON-LINE IKASTAROAREN HASIERA: 2024ko maiatzaren 27an (astelehena). Ikasleak mezu elektroniko bat jasoko du ikasturtearen hasieran, plataformara sartzeko.
OHIKO AZTERKETA (Beraz, PLATAFORMAREN ITXIERA): 2024ko ekainaren 28an (ostirala), 12:30etan 14:00etara.
EZOHIKO AZTERKETA (ohiko deialdian gainditu ez diren moduluak): 2024ko abuztuaren 30an (ostirala), 12:30etan 14:00etara.
SARBIDE PROBA ETA AZTERKETA PRESENTZIALAK EGITEKO HELBIDEA: Kirol Etxea, Martin Barua Picaza kalea 27, Behea, 48003 Bilbao.
HIZKUNTZA: EUSKARA / GAZTELANIA.
GARRANTZITSUA: Nahitaezkoa da DBH gainditu izanaren ziurtagiria edo QR kodea duten baliokideak (Ikasgunea) aurkeztea. QR ziurtagiria ez izatekotan, aurkeztu beharreko titulazio akademikoak behar bezala konpultsatuta egon behar dira. (Konpultsa egiteko moduak: administrazio publikoak, Kirolaren Euskal Eskola, udalak, notarioak...).
BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK DIRUZ LAGUNDUTAKO IKASTAROA. gutxienez %60ko diru-laguntza ematen du amaitutako eta gainditutako ikasturte bakoitzeko, %15a gehituko da ikastaroa euskaraz egiten bada.*2023-2024ko kirol prestakuntza gainditu duten kirol teknikarientzako bekak*. https://ataria.ebizkaia.eus/es/catalogo-de-tramites-y-servicios?procID=2189
ORDUTEGIA: astelehenetik ostegunera 9:30etatik 18:30etara, eta ostiralean 9:30etatik 15:30etara.
HELBIDEA: CAED KIROL-TEKNIKARIEN ESKOLA ASFEDEBI KIIB (Martin Barua Picaza zk. 27, behea, 48003 Bilbo (Bizkaia).
PLAZA KOPURUA: 120 (30 pertsona talde bakoitzean).
PREZIOA: 80 €. Ikastetxeak ikastaroan izena emateko baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, ASFEBEDI-KITEBen kontu zenbaki honetan ordainduko da: ES70-2095-0360-10-9117551621 (Kutxabank).
NAHITAEZKOA DA IZEN-ABIZENAK KONTZEPTUAN ADIERAZTEA.
OHAR GARRANTSITZUA: Behin izena emanda ez da bueltatuko matrikularen ordainketa.
Matrikula egiteko behar den dokumentazio guztia honako helbide honetara bidali: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
ERANSKINA SARRERA FROGAK .(Prestakuntza-plana: BOE-A-2013-3262)
Berariazko baldintzak:
Frogak bi ariketa ditu, instalazio espezifikoan, oinarrizko kolpaketa teknika erabiliz, joko-tresnen gutxieneko nagusitasuna erakusketa. Ezinbestekoa da 2 ariketak gainditzea gai izateko.
Sarrera-probaren egitura:
- Lehenengo Proba: Jaurtiketa eta itzulketa menderatzea
Probaren garapena: izangaiak pilota frontisaren aurka bota eta frontisaren aurka itzultzen du, posizio beretik jotzen, edozein beso erabiliz. Ikasleak fronteniseko erraketa erabiliko du.
- Bigarren Proba: Piloteoaren menderatzea
Probaren garapena: Piloteoa frontisaren aurka, edozein beso erabiliz. Ikasleak fronteniseko erraketa erabiliko du.






