Bizkaiko Arku Tiroko Federazioak Bizkaiko klub guztiak deitzen ditu tirada-erronkara, bularreko minbiziaren aurkako "Hirukoak" elkartearen mesedetan. Erantsitako PDFan dago informazio guztia.

Data: 2024ko martxoaren 3a, igandea.

Lekua: Erandioko Altzaga udal kiroldegia. Tartanga kalea 20, Erandio. (Bizkaia)

Ordutegiak:

Instalazioen irekiera: 09:00h

Praktikak eta materiala errebisatzea: 09:30 h.

Erakusketaren hasiera: 10:00 h.

Erakusketaren amaiera eta talde-argazkia: 12:00h

Izen-emateak: Arkulari bakoitzak izena eman beharko du "Las Triples" elkarteak jarritako erronkaren estekan eta 10 euro ordaindu beharko ditu. Izen-emate bakoitzeko elkartearen zapi bat eta txapa bat oparitzen dizkigute. Izen-ematea otsailaren 19ra arte dago zabalik.

https://asociaciontriplenegativo.org/tienda/triple-reto-tiro-federacion-bizkaina/ 

Egin bat arku tiroaren erronka solidarioarekin!