Abenduaren 19an, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, 2023ko Kudeaketa Aurreraturako Euskal sarien banaketa ekitaldia ospatu zen, EUSKALITen eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Atsegin handiz jakinarazten dizuegu, ASFEDEBIk aurtengo Kudeaketa Aurreratuaren diploma jaso zuela. Hortaz, Eusko Jaurlaritzak aintzat hartzen du aipaturiko helburua lortzeko egin den ahalegina eta gogotik bultzatu nahi ditu erakundeko zuzendaritza eta pertsonak, berrikuntza eta kudeaketa hobtzeko bidean jarrai dezaten.
Bertan, Euskadiren lehiakortasunari, berrikuntzari eta garapen iraunkorrari egiten dioten ekarpena partekatzen duten hainbat erakunde bildu ziren. Halaber, Eusko Jaurlaritzak ordezkaritza zabala izan zuen sari-banaketan, honako hauen eskutik: Mikel Amundarain (Industriako sailburuordea), Nerea Melgosa (Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua), Jokin Bildarratz (Hezkuntzako sailburua), Iñaki Arriola (Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua) eta Gotzone Sagardui (Osasuneko sailburua).
Aintzatespen horrek bultzada bat ematen dio ASFEDEBIri, gure proiektuetan sinesten jarraitzeko eta, aldi berean, gure helburuetarantz urrats sendoz aurrera egiteko. 2008tik Kudeaketa Aurreratuaren unibertsoaren parte gara, eta urtero erakusten digu horretan jarraitzea merezi duela. Azken finean, kudeaketa-sistema garapenarekin konprometituta jarraituko dugu.






