Saskibaloiko I. mailako entrenatzaile-lanak egin ahal izateko adierazitako ikastaro ofiziala. Prestakuntza-ikastaro erdi-presentziala da, 325 ordukoa, dagozkion araudiek (980/2015 Errege Dekretua eta ECD/481/2017 Agindua, zeinaren bidez ezartzen eta finkatzen baitira haren curriculuma eta sartzeko baldintzak) adierazten duten bezala, eta eduki hauek ditu: lehen sorospenak, kirol-portaeraren oinarriak, jarduera fisiko egokitua eta desgaitasuna, eta bloke komunari dagozkion kirol-antolamendua; eta, bloke espezifikoari dagokionez, honako prestakuntza-modulu hauek: jokalariaren prestakuntza hasierako etapetan, taldeen zuzendaritza hasierako etapetan, saskibaloiaren irakaskuntza, eraso-taktika eta defentsa hasierako etapetan eta prestakuntza praktikoa.

JARDUERA MOTA: Ikastaro erdi-presentziala.

KIROLAREN EREMUA: Kiroleko langileen prestakuntza.

HARTZAILEAK: Saskibaloian hasteko edo teknifikatzeko langileak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Izena emateko orria (deskarga).
  • Baimen informatua. (adinekoak deskarga) (adingabeak deskargatu )
  • NANaren fotokopia bi aldeetatik.
  • DBH edo baliokideak gainditu izanaren ziurtagiria (IKASGUNEA). QR kodea duen ziurtagiririk ez badago, aurkeztu beharreko dokumentua konpultsatu egin beharko da..
  • Kirol-merezimenduak. (dagokion federazioari eskatzea: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.)

 

Ikastaroari buruzko informazio gehiago (gaztelaniaz) (Deskarga).

Izena emateko prozesuari buruzko informazio gehiago (Descarga).

DATAK: 

  Hasiera      Amaiera                                    Zereginen deskribapena

2023/11/20 2023/12/03        Matrikulazio-aldia

2023/12/12 2024/02/07        Bloke komunaren hasiera eta amaiera - 1. deialdia (ohizkoa)

2023/12/30 2023/12/30         Aurrez aurreko saioak - Lehen sorospenak

2023/12/12 2024/03/13        Bloke komunaren hasiera eta amaiera - 2. deialdia (ohiz kanpokoa)

2024/02/07 2024/05/15        Bloke espezifikoaren hasiera eta amaiera - 1. deialdia

2024/02/07 2024/06/19        Bloke espezifikoaren hasiera eta amaiera - 2. deialdia

 

IZEN-EMATEAK: 2023ko azaroaren 20tik abenduaren 3ra (biak barne).

Matrikula formalizatzeko behar den dokumentazio guztia honako honi bidaliko zaio: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

 

OHARRA: DBH gainditu izanaren ziurtagiririk edo QR kodedun baliokiderik ez duten ikasleen kasuan (Ikasgunea), gure ikastetxean bertan konpultsatutako agiria aurkeztu beharko dute, edo posta arruntez bidali matrikulazio-epearen barruan.. 

 

HELBIDEA: CAED KIROL-TEKNIKARIEN ESKOLA ASFEDEBI KIIB, Martin Barua Picaza kalea 27, 1, 48003 Bilbao (Bizkaia)

Zalantzak/izena emateko prozesuarekin lotutako kontsultak: telefono-zenbakian 944037800 edo posta elektronikoan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Ikastetxearen ordutegia: astelehen eta asteazkenetan, 11:30-18:30; eta astearte, ostegun eta ostiraletan, 9:00 - 15:30.

 

Izena emateko azken eguna: 2023/12/03.

 

PLAZA KOPURUA: 20 plaza.

Saskibaloiko kirol-teknikariari dagokion erdi-mailako HASIERAKO zikloa