Saskibaloiko I. mailako entrenatzaile lanak egin ahal izateko ikastaro ofiziala. Prestakuntza-ikastaro erdi-presentziala da, 325 ordukoa, dagozkion araudiek adierazten dutenaren arabera (980/2015 Errege Dekretua eta ECD/481/2017 Agindua, haien curriculuma eta sarbide-baldintzak ezartzen eta finkatzen dituztenak). Edukiak lehen laguntzetan, kirol-portaeraren oinarrietan, jarduera fisiko egokituan eta desgaitasunean, eta bloke komunari dagozkion kirol-antolaketan biltzen dira, eta, bloke espezifikoari dagokionez, honako prestakuntza-modulu hauek aipatzen dira: jokalariaren prestakuntza hasierako etapetan, taldeen zuzendaritza hasierako etapetan, saskibaloiaren irakaskuntza, eraso- eta defentsa-taktika hasierako etapetan eta prestakuntza praktikoa.
JARDUERA MOTA: ikastaro erdi-presentziala.
KIROLAREN EREMUA: kiroleko langileen prestakuntza.
HARTZAILEAK: Saskibaloiaren hastapeneko edo teknifikazioko langileak.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Inskripzio-buletina.
- Baimen informatua (adinekoak) (18 urte beherakoeentzako)
- NANaren fotokopia, bi aldeetatik.
- DBH gainditu izanaren ziurtagiria edo baliokideak (IKASGUNEA). QR kodea duen ziurtagiririk ez badago, aurkeztu beharreko dokumentua konpultsatu egin beharko da.
- Kirol-merezimenduak (dagokion federazioari eskatu)
DATAK:
|
Hasiera Amaiera Zereginen deskribapena |
|
26/12/2022 16/01/2023 Matrikulazio epea |
|
24/01/2023 15/03/2023 Bloke komunaren hasiera eta amaiera - 1. deialdia (ohikoa) |
|
18/02/2023 18/02/2023 Lehen sorospeneko klase presentzialak |
|
24/01/2023 19/04/2023 Bloke komunaren hasiera eta amaiera - 2. deialdia (ez-ohikoa) |
|
14/03/2023 20/06/2023 Bloke espezifikoaren hasiera eta amaiera - 1. deialdia (ohikoa) |
|
14/03/2023 21/07/2023 Bloke espezifikoaren hasiera eta amaiera - 2. deialdia (ez-ohikoa) |
BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK DIRUZ LAGUNDUTAKOA. Ikastaroa amaituta eta gainditutakoan, ikasle bakoitzak diru-laguntza eskatu ahal izango dio BFAri.
IZEN EMATEAK: 2022ko abenduaren 26tik 2023ko urtarrilaren 16ra (biak barne).
Matrikula egiteko behar den dokumentazio guztia Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidaliko da.
OHARRA: DBH gainditu izanaren ziurtagiririk edo QR kodea (Ikasgunea) duten baliokiderik ez duten ikasleen kasuan, gure ikastetxean bertan konpultsatutako dokumentua aurkeztu beharko dute, edo bestela posta arruntez bidali beharko dute matrikulatzeko epearen barruan.
HELBIDEA: CAED KIROL-TEKNIKARIEN ESKOLA ASFEDEBI KIIB, Martin Barua Picaza kalea 27, 1, 48003 Bilbo (Bizkaia)
- Izena emateko prozesuarekin lotutako zalantzak/kontsultak: 944037800 telefono zenbakian edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan. Ordutegia: astelehen eta ostiraletan 9:30etatik 15:00etara, astearte eta ostegunetan 9:30etatik 18:30etara eta asteazkenean 9:30etatik 20:30etara.
Izena emateko azken eguna: 2023/01/16.
PLAZA KOPURUA: 20 plaza






