«Bizkaia Kirolak Sariak 2023» emateko deialdiaren helburua da Bizkaiko pertsona fisiko eta juridikoek kirolaren arloan egin duten lana publikoki aitortzea da.

Sariak ohorezkoak izango dira; hau da, ez dute inolako ekarpen ekonomikorik izango. Haien bidez, egindako lana publikoki aitortzen da; horretarako egingo den ekitaldian ikurra emango zaie sarituei.

Eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri, bertan bete eta izapidetzeko.

2023ko Bizkaia Kirolak Sarietarako hautagaitzak aurkezteko epea urtarrilaren 20ra arte egongo da zabalik.

Bizkaia Kirolak Sariak 2023