BFAk Euskaraldiari atxikimendua erakusteko ekitaldia egin du irailaren 30ean Euskalduna Jauregian. Ekitaldian parte hartu dute, besteak beste, Ibone Bengoetxea Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuak eta Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kiroleko foru diputatuak.

Beste entitate askok bezala, ASFEDEBI-k izena emanda dauka Euskaraldian entitate moduan parte hartzeko. Gainera, irekita dago norbanakoek izena emateko epea. Aurreko edizioan bezala, bi rol egongo dira: Ahobizi eta Belarriprest.


Lagun guztiok animatzen zaituztegu Euskaraldian izena eman eta parte hartu dezazuen. 2020ko edizioa azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da.

Euskaraldia