Covid-19aren hedapenari aurre egiteko hartu diren neurriek eraginda hartu da erabakia, ezinezkoa baita lehiaketak normaltasunez egitea.

Bizkaiko Foru Aldundiak erabaki du bertan behera uztea lurraldeko eskolarteko kirol-jokoen finalak, Covid-19aren hedapenari aurre egiteko hartu diren neurrien ondorioz ezinezkoa baita lehiaketak ohi bezala egitea.

Jokoen finalak eskola kirolaren denboraldiari amaiera emateko egiten dira urtero. Hitzordu horretan, ikasturtean zehar eskola kirolaren arloko txapelketetan parte hartu duten 11 eta 14 urte bitarteko eskola ume gehienak elkartzen dira.

Bizkaiko Eskolarteko Jokoen finalen 39. edizio honetan, 7.500 eskola-ume inguruk parte hartu behar zuten Bizkaiko 16 udalerritako kirol-instalazioetan, maiatzaren 9, 10, 16, 17 eta 23an, besteak beste modalitate hauetan: aerobic-a, xakea, atletismoa, saskibaloia, eskubaloia, txirrindularitza, futbola, gimnasia erritmikoa, heziki, judoa, karatea, igeriketa, mendia, pilota, tenisa, mahai-tenisa, padela, patinaje, piraguismoa, arraunketa, errugbia, txikiboxa eta boleibola.

Bizkaiko joko horietako finalistak diren eskola-umeak Euskadiko jokoetan jokatzen dute, azken hauek ere bertan behera gelditu dira osasun egoeragatik.

Albistea