Arraunketako Euskal Federakundeak I mailako Arraun Entrenatzaile ikastaro ofiziala deitzen du Urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren lehen xedapen iragankorrak aipatzen dituen kirol formakuntza jardueren marko barruan. Honen eskakizun, efektu eta alde kurrikularrak Otsailaren 5eko ECD 158/2014 Aginduan (otsailaren 8ko BOE) araututa aurkitzen dira.

Formakuntza osoa gainditu ondoren, hau da, bloke komun eta zehatzeko formakuntza eremu eta modulu guztiak eta praktika aldia burutu ondoren, Arraun Kirol modalitateko I mailako Kirol Entrenatzaile Diploma lortuko litzateke.

Diploma honen bitartez, puntu hauei loturiko eskumenak ziurtatuko dira:

  • Kirol hastapenaren dinamizazioa, instrukzioa eta zehaztapena.
  • Maila honi dagokien ekitaldi, lehiaketa eta jardueretan, kirolariei beraien parte hartzean laguntzea.

 Bi ikastaro eskainiko dira, Gaztelaniazkoa CAED KIROL TEKNIKARIEN ESKOLA KIIB-n (Bilbo) eta Euskarazkoa ARRAUNETXEAN (Orio). Aurretiako izen emate epea irailaren 17tik urriaren 4ra izango da. Ikastaro bakoitzean 30 plaza eskaintzen dira. Plaza hauetatik kanpo geratzen direnentzako kurtso berri bat ateratzen saiatuko gara urtarrilean, zein 2020ko lehen hiruhilekoan burutuko litzatekeen.

Edozein zalantza izanez gero CAED Kirol-teknikarien Eskola ASFEDEBI KIIB-ren bulegora (Martín Barua Picaza Kalea 27 behea 48003 Bilbao) jo dezakezue.Jendaurreko arreta ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:30etara

 Harremanetarako beste bide batzuk: 944 037 800 - 944 423 960. E-mail: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

1. Gipuzkoako deialdia (lotura)

2. Bizkaiko deialdia (lotura)

3. Behin-behinekoa egutegia/calendario provisional (lotura)

Arraunketako I mailako ikastaro ofizialerako deialdia