Cecyl-en instalazioetan (Segovia) jokatu da adinez txikikoen Doma Klasikoko Espainiako txapelketa. Naiara Galindez zaldizko bizkaitarra eta “Altanero CXXXIV” Espainiako Txapeldun bilakatu dira Gazteak 0* mailan 71.077ko ariketa bikaina egin eta gero. Orokorrean hamarreko bateko aldea baino ez du lortu Maria Bach-ekiko. Zallako C.E Oribe klubeko ikasleak urrezko domina behar den bezala ospatu du. Monica Negueruelak entrenatzen duen ikasleak zilarrezko zenbait domina lortuak zituen azken urteetan “G-Nidium”-ekin eta merezitako urrea eskuratu du”.






