Datozen datetan, izaera erdi-presentziala izango duen Lehen Sorospenen ikastaroa eskainiko da Bizkaiako Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Saila eta Amorebieta-Etxanoko AMETX ERAKUNDE AUTONOMOArekin elkarlanean. Ikastaro honen helburua, etorkizunean Euskal Autonomia Erkidegoan Kirolarekin Lotutako Lanbideen Lege Proiektuaren 15. artikuluak adierazten duen lehen sorpenetako gutxieneko konpetentzia betetzea erraztea da, lege honek boluntarioei ere eragiten dielarik.
  • Ordu kopurua: 30 ordu, horietatik 20 on-line eta 10 aurrez-aurrekoak nahitaezko asistentzia.
  • Kurtsoaren hasiera: Maiatzaren 10ean.
  • Kurtsoaren hizkuntza: Aukerakoa, euskaraz edota gastelaniaz, ikasleengatik matrikulatzerakoan AUKERATZEKO. Euskarazko matrikulei lehentasuna emango zaie.
  • Aurrez-aurreko eguna: Maiatzaren 25 larunbata.
  • Aurrez-aurreko orduak: Larunbata 9etatik 14etara eta 15etatik 20etara.
  • Non: Larrea Kiroldegia, Larrea Auzoa z/g (48340 Amorebieta –Etxano).
  • Matrikulazio epea: Apirilaren 10etik maiatzaren 8ra arte.
  • Ikastaroaren prezioa: 75€.
  • Ikastarorako izen-ematea: Izen-emate formularioa eta gainerako dokumentazio hurrengo orrialdean deskargatu dezakezue www.asfedebi.eus. Bete eta sinatu ondoren hurrengo helbide elektronikora bidali behar duzue: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..

Proiektu honen gainean gehiago jakin nahi baduzu begiratu gure bideoa https://vimeo.com/312932205 edo gure webgunean sartu www.asfedebi.eus
Informazio guztia: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 944.037.800 - 944.423.960

⇓⇓⇓  MATRIKULA INFORMAZIOA  ⇓⇓⇓

LEHEN SOROSPENEN IKASTAROAREN DEIALDIA (2019)