ASFEDEBI, Bizkaiko Kirol Federakundeen Elkarteak “KITEB ESKOLA” plataforma berritzailea jarri du martxan. Interesdunek kirol arloko formakuntzak mugikorrean jasotzeko aukera izango dute aurrerantzean.

 

“KITEB ESKOLA” “Netflix” modeloan oinarritzen da, erabiltzaileei beraien ordenagailu eta mugikorretik sartzea ahalbidetuz. Era erraz, azkar eta zuzen batean formakuntzako bideoak ikusi ahalko dituzte, eta deskargatzeko material gehigarriak, test eta ebaluazioekin, kirol federazioen beharrizanetara egokitzen diren profilen formakuntza betetzea ahalbidetzea lortuko da.” FIT Learning-eko Zuzendaria.

 

“Formakuntza modelo moderno, berritzaile, inklusibo eta sartzeko erraza bilatzen dugu parte hartzaile guztientzat. Gure modeloak aurrez aurreko eta praktiketako ordu kopurua murriztuz ( ez kenduz) formakuntzarako sarrera hobetzen die pertsonei. Gure ikasleak soilik bideoak ikusi eta dagozkien ebaluazioak burutu eta gero dute aurrez aurreko saioetara joateko beharrizana. Behin hau gertatuta, aurrez aurreko saioen aprobetxamendua askoz handiagoa da. Aurrez aurreko orduak %70ean murriztea lortu dugu, soilik alde praktiko eta derrigorrezkoetara murriztuz.” Alberto Serrano, ASEFDEBIko Presidentea eta “KITEB ESKOLA” KITEB ASFEDEBIko Zuzendaria”.

 

 

 

 

Modelo honetan oinarrituta KITEB ASFEDEBIK LEHEN SOROSPENEKO lehen ikastaroa abiatu zuen 2018ko Abenduan 38 ikaslez osoturiko talde batekin. “ Emaitza bikaina izan zen, gure ikasleen asebetetze maila 8,6 batekoa izan zen 1etik 10erako eskalan. Aurrez aurreko saio kopurua 3 orduko 10 saioetatik egun bakarrean burutzen den 10 orduko saiora murriztu dugu, ohiko ikastaro bat baino eraginkortasun handiagorekin. Horren adibide, parte hartzaileen %100a positiboki ebaluatua izan zen eta aipatu gaian gai izan ziren” Yolanda German, “KITEB ESKOLAko” kudeaketa Arduraduna.

 

Proiektu honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, ikusi gure bideoa, nhttps://vimeo.com/312932205

 

KITEB ASFEDEBIK LEHEN SOROSPENETAN 500 plaza baino gehiago eskainiko ditu 2019 honetan, bai euskaraz zein gaztelaniaz.. Ikastaro honen bidez KITEB ASFEDEBIK ziurtagiri ofiziala ematen du entitate ziurtatzaile bezala, 75€ko kostu murriztuarekin. Prezio hau Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Sailak eta KITEB ASFEDEBIREN diru laguntzei esker da posible.Antolakuntza honek, momentu hauetan garrantzia bizia duen formakuntza eskaintzeaz gain, epe laburrean onartuko den, Euskal Autonomia Erkidegoan kirolarekin lotutako Lanbideen Legearekin, kirol arloan alde fisikoa duten jarduerak burutzen dituzten pertsona guztientzat derrigorrezkoa izango den formakuntza eskaintzea du helburu.

 

2019an zehar beste ikastaro batzuk antolatuko ditugu formatu honetan, guztiak KITEB ASFEDEBIREN ziurtagiriarekin.

“KITEB ASFEDEBI” FIT Learningarekin (www.fitls.com), elkarlanean garatu da. Euskal enpresa honek Teknologia arloko soluzio berritzaileak garatzen ditu, pertsonei beraien mugikorretatik komunikazio eta formakuntza ezberdinetara sartzeko aukera emanez.

“KITEB ESKOLA” ha sido desarrollado con la colaboración de FIT Learning (www.fitls.com), empresa vasca que desarrolla innovadoras soluciones tecnológicas basadas en modelos que permitan a las personas acceder a la comunicación y formación desde sus dispositivos móviles.