Pasa den urriaren 27an, Errioxa, Iruñeako Anaitasuna kluba, Burgoseko Sol y Luz kluba eta Bizkaiaren arteko halterofilia jardunaldia jokatu zen Logroñoko Big Rhino crossfit boxean.
Bizkaiko taldea Basauriko Urbi taldeko Peter Cubillo, Abdelghani Benhamad, Jesús Caballero eta Alejandro Vázquezek ordezkatua izan zen. Bizkaiko lehen sailkatua Peter Cubillo izan zen, 74,80kg ditu eta Arrankadan 100 kg eta bi alditan 120 kg jaso zituen, sailkapen nagusian laugarren bukatuz. Taldeka, Bizkaiak lehen postua lortu zuen, Errioxak bigarrena, Anaiatasunak hirugarrena eta Burgosek laugarrena.
Egun berean 15 urtez azpiko Euskal Herriko txapelketa jokatu zen Gasteizen, Bruno Soto Fernandezen parte hartzearekin. Bizkaitarrak bigarren postua lortu zuen sincler puntuetan. Lortutako markek etorkizun oparoa izan dezakeela aurreikusten dute.






