Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Sailaren helburu estrategikoa da gure Lurralde Historikoko eskolaumeen artean kirola egiteko ohitura sortzea. Horretarako, ezinbestekoa da ikastetxeen eta kirol kluben lankidetza ahalik eta kirol eskaintzarik handiena eta onena egiteko; eskaintza hori egonkorra izan behar da eskola garaian, eta gure umeengandik hurbil egin behar da.

Azken urteotan, Euskara eta Kultura Sailaren bitartez, Bizkaiko Foru Aldundiak kirolean jarduteko ohitura sustatu du Bizkaiko Lurralde Historikoko ikasleen artean.

Euskadiko kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legearen 5. artikuluak ezartzen du “Lurralde historikoetako foru-organoei dagokie, zeini bere lurralde-esparruan, eskumen hauek erabiltzea: a) Euskal Autonomia Erkidegoko eskola-kirolaren arloko arauak garatzea eta udal-administrazioaren lankidetzarekin gauzatzea”.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak 2008ko uztailaren 1ean emaniko 125/2008 Dekretuak, Eskolako Kirolari buruzkoak, 14/1998 Legea garatzen du eskolako kirolaren arloan. Dekretu honen bidez, 14/1998 Legeak diseinaturiko eskolako kirolaren eredua ezarri nahi dugu, Kirolaren Euskal Kontseiluak landu eta Eusko Jaurlaritzak onartutako Euskadiko Kirolaren Plana 2004-2007 delakoan jasotako jarraibideen arabera.

Horrez gainera, gorago aipatu den eskolako kirolari buruzko dekretu horrek honako hau adierazten du 6. artikuluan: "... eskola-umeen bilakabide fisiko, psikologiko, intelektual eta sozialen erritmoaren arabera, eskolako kirolaren jarduerek kirolari ekiteko hasierako prozesua bultzatuko dute. Horrekin, haurrak hezkuntza balio positiboak –kirol lehiaketaren balio espezifikoak barne- bermatzen dituzten inguruneetan garatzeko prozesua osatuko da, kirol modalitate ugariren berri jasotzea sustatuko da, kirol ohiturak sortzea, bizimodu osasungarri batez heztea, eta modalitate ezberdinetako kirolariak eta kirol ikusleak prestatzea. Eskolako kirolaren barruan, gainera, errendimenduan eta helburuetan gora egitea xede duen kirol praktikari ekitea bultzatuko da, haien gaitasun eta jokamoldeengatik hauteman eta aukeratzen diren balizko talentu eta promesak beharrezko teknifikazio-baldintza egokiez balia daitezen. Errendimenduko kirolaren praktika bultzatzen duen ekimen honek haurraren garapen harmoniatsu eta integrala errespetatu beharko du, alegia, haren garapen fisiko, intelektual zein soziala”.

Horrekin batera, kirol jarduera horren helburu nagusiaren arabera, hiru kirol ibilbide ezberdin ezartzen dira: parte hartzekoa, errendimenduari ekitekoa, eta kirol talentuak eta promesak identifikatzekoa.

Foru dekretu honek kirol ekintza ezberdinak biltzen dituzten kirol ibilbideak ezartzen ditu, Bizkaiko eskola kirola programa osatzen dutenak eta gure lurralde historikoko eskola-ikasleek 2017/2018 denboraldian zehar egin ahalko dituztenak.

Dekretu honetan, genero-ikuspegia jasotzen da, bai hura prestatzeko orduan bai haren aplikazioan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoarekin bat. Gainera, kontuan hartu da Bizkaiko Foru Aldundiaren 2013ko azaroaren 19ko 141/2013 Foru Dekretuan xedatutakoa. Izan ere, haren bidez, generoaren eraginaren aurretiazko ebaluazioa egiteko jarraibideak ezartzen dira; ebaluazio hori Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean dago aurrez ikusita.

Lotura:

Bizkaiko Foru Aldundia (ESKOLA KIROLA).


Bizkaiko Eskola Kirola programaren barruan jasotako jarduera guztiak honako kirol ibilbide hauetakoren baten barruan daude:

  • KIROLEAN PARTE HARTZEA. Ibilbidearen helburu nagusia da aukera ematea eskola-ikasle guztiei kirol eta jarduera fisiko ezberdinetan aritzeko. Horrela, kirolerako ohitura eta bizimodu osasungarria eurenganatzen lagundu nahi zaie.
  • ERRENDIMENDUARI EKITEA. Ibilbidearen helburu nagusia da, hala egin nahi duten umeei, eak ematea errendimenduan eta helburuetan gora egitea xede duerol batean hasteko.
  • KIROL TALENTUAK ETA PROMESAK IDENTIFIKATZEA. Ibilbidearen helburu nagusia da haien gaitasun eta jokamoldeengatik kirol talentu edo promesa izan daitezkeela uste den eskola-ikasleak identifikatzea, aukeratzea eta garatzea.