(1.mailako Entrenatzaile Ikastaroko Bloke Komunaren baliokidea)

Eskola-kirolean monitore laguntzaile-lanak egin ahal izateko adierazitako ikastaro ofiziala. 60 orduko urrutiko prestakuntza-ikastaro bat da, lehen sorospenei, kirol portaeraren oinarriei, jarduera fisiko eta egokitua eta kirol-antolaketari buruzko edukiekin.

JARDUERA MOTA: Online Ikastaroa.

KIROLAREN ALORRA: Kirol arloko pertsonentzako prestakuntza

HARTZAILEAK: Prestakuntza ofizial gabeko eskola-kiroleko teknikariak. Kiroleko prestakuntza profesionala hasteko interesa duten pertsonak.

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Izen emate orria (deskagatu)
  • Baimen informatua. (deskargatu adinez nagusiak) (deskargatu 18 urtetik beherakoak)
  • NANaren fotokopia, bi aldeetatik.
  • DBH gainditu izanaren ziurtagiria edo baliokideak (IKASGUNEA). QR kodea duen ziurtagiririk izan ezean, aurkezten den dokumentua konpultsatua izan beharko da. 
  • Izena eman dutenek, gainera, zinpeko aitorpen bat aurkeztu beharko dute, kirol-titulu ofizialik ez dutela adierazteko. (Deskargatu)
  • Matrikula ordaindu izanaren ordainagiria. Bankuko ziurtagiria.

SARBIDE FROGRAREN EGUNA ETA ORDUA: 2023ko ekainak 16, arratsaldeko 5etatik aurrera. (ikus eranskina) Kirol Etxea, Martin Barua Pikaza kalea, 27 behea, 48003-Bilbao. Matrikulatzeko momentuan adieraziko zaizue ordu zehatza.

ONLINE IKASTAROAREN HASIERA: 2023ko ekainak 19 (astelehena). Ikasleak mezu elektroniko bat jasoko du ikasturtearen hasieran, hezkuntza-plataformara sartzeko.

AURREZ-AURREKO OHIKO AZTERKETA (Beraz, PLATAFORMA ITXI EGINGO DA): 2023ko uztailak 27, goizeko 11an (Kirol Etxea, Martin Barua Pikaza kalea, 27 behea, 48003-Bilbao).

EZOHIKO AZTERKETA: 2023ko irailak 6 (asteazkena), arratsaldeko 5etan, Kirol Etxea, Martin Barua Pikaza kalea, 27 behea, 48003-Bilbao.

HIZKUNTZA: Euskaraz / gazteleraz (euskarazko matrikulak lehentasuna izango dute).

BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK DIRUZ LAGUNDUTAKO IKASTAROA. gutxienez %60ko dirulaguntza ematen du amaitutako eta gainditutako ikasturte bakoitzeko Bizkaian erroldatutako pertsonei.

IZEN-EMATEAK: 2023ko maiatzaren 22tik ekainaren 12ra, eguerdiko 12etara, (biak barne).

Web bidez edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidali beharko da aurkeztu beharreko dokumentazio guztia.

OHARRA: QR koderik ez duen DBH gainditu izanaren ziurtagiria edo baliokidea dutenen kasuan, titulazio akademiko konpultsatua aurrez aurre aurkeztu beharko dute gure bulegoan (Ikasgunea).

HELBIDEA: CAED KIROL-TEKNIKRIEN ESKOLA ASFEDEBI KIIB (Martin Barua Picaza 27, 1 eskuma, 48003 Bilbo (Bizkaia). 

- Izen-emate prozesuarekin egon daitezkeen zalantzak argitzeko: 944037800 telefono zenbakian edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan. 

Ordutegia, astelehenetik ostegunera 9:30etatik 19etara, eta ostiralean 9:30etatik 16:00etara. / Ekainean, astelehenetik ostiralera 9:30etatik 15:30etara.

Izena emateko azken eguna: 2023/06/12, 12:00etan.

TOKI KOPURUA: 120 pertsona (30 pertsona talde bakoitzean).

PREZIOA: 80€, ikastetxeak egiaztatu ondoren ikasleek ikastaroan izena emateko baldintza betetzen dituztela, ikastaroaren matrikula hurrengo KITEBren kontu zenbakian ordaindu beharko da: ES70-2095-0360-10-9117551621 (Kutxabank). Kontzeptuan izen abizenak jarri.

OHARRA: Behin izena emanda ez da bueltatuko matrikularen ordainketa. 


ERANSKINA

SARRERA FROGAK (Prestakuntza-plana: BOE-A-2013-3262)

Berariazko baldintzak: 

Frogak bi ariketa ditu, instalazio espezifikoan, oinarrizko kolpaketa teknika erabiliz, joko-tresnen gutxieneko nagusitasuna erakusketa. Ezinbestekoa da 2 ariketak gainditzea gai izateko.

Sarrera-probaren egitura:

- Lehenengo Proba: Jaurtiketa eta itzulketa menderatzea: Probaren garapena: izangaiak pilota frontisaren aurka bota eta frontisaren aurka itzultzen du, posizio beretik jotzen, edozein beso erabiliz. Ikasleak fronteniseko erraketa erabiliko du.

- Bigarren Proba: Piloteoaren menderatzea: Probaren garapena: Piloteoa frontisaren aurka, edozein beso erabiliz. Ikasleak fronteniseko erraketa erabiliko du.

Eskola-Kiroleko monitore laguntzailearen Ikastaro Ofiziala (11. Deialdia)