Jarraian 2019ko Boxeo Olinpikoko Txapelketen sailkapen fase bakoitzak ospatuko diren data eta tokien berri ematen dizuegu: 

  • Final laurdenak----Larunbata, Otsailak 9 La Casilla (Bilbao).
  • Finalerdiak---------Larunbata, Otsailak 16 La Casilla (Bilbao).
  • Finalak--------------Larunbata, Otsailak 23 La Casilla (Bilbao).

 

Borrokaldien ordutegiak sailkapen jardunaldi bakoitzean aurreikusitako kirolari kopuruaren arabera izendatuko dira (arratsaldez).

2019ko Bizkaiko Txapelketetan parte hartzeko kirolari, teknikari eta klub guztiek 2019ko kirol lizentzia indarrean izan beharko dute.

Beraien kirolariak txapelketan izena eman nahi duten klubek mail bidez egin beharko dute hurrengo helbidera mezua bidalita:

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

IZENA,ABIZENA ETA JAIOTZA DATA adieraziz (Junior eta gazte mailan). Ordezkatzen duten lehiaketa taldearen izena ere adierazi beharko da.

 

Txapelketa hauetan izena emateko epeak 2019ko Otsailaren 6a bitartean egongo dira zabalik. Data gorretan pisuen koadranteak itxiko dira behin behinean.

Borrokaldien data eta ordutegien zozketak (beharrezkoak izango diren pisuetan) 2019ko Otsailaren 7an burutuko dira 16:000etan ASFEDEBIko egoitzan.

Zozketara teknikari eta kirolari federatuez gain, komunikabide eta ikusleak sartu ahalko dira.

Behin lehen sailkapen errondako borrokaldiak argitaratuta, pisaketaren ordua eta tokia (baskularen irekiera eta itxiera) eta lehen kanporaketara deitutako kirolarien mediku kontrola argitaratuko dira.

 

Otsailaren 8an txapelketen aurkezpena eta komunikabideen aurrean prentsa agerraldia burutuko da (Tokia eta ordutegia erabakitzeke).

Bizkaiko Boxeo Txapelketak 2019