2007.eko martxoaren 8an, Emakumeen nazioarteko egunarekin bat etorriz eta Bizkaiko Foru Aldundiko erdialdeko areto paregabean, Berdintasun Sarien banaketa ospatu zen; seigarren edizio honetan BIKIFEEL saritutariko bat izan zen, irabazi asmorik ez duten elkarteek parte hartzen duten sarearen barruan Aldundiak sustatutako PAREKATUZ programan.
Emakumeen integraziorako federatutako kiroletan, BIKIFEEL-ek burututako proiektuan saritua izan zen. 2000. urtean jarri zen proiektu hau martxan eta gorenera heldu zen emakumea kirolean parte hartzeko legea ezarri ondoren.
Ekitaldi honetan ere, diputazioak egindako, PAREKATUZ sarerako laugarren espaziorako pausuko benetakotze-agiriak banatu ziren, entitate aurreratuei genero politikan, honako entitateak elkartuz: BIKIFEEL, Bilboko Metroa, Eroski, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsua, eta Durango eta Muskiz bezalako udalak.
Sari eta agirien banaketa Don Jose Luis Bilbao-k, Bizkaiko Diputatu Nagusiak, burutua izan zen. Honek, geroagoko aurkezpenean saritu guztiak animatu zituen, apurka-apurka lanaldi gogorrarekin jarraitzeko, guztien ahaleginarekin Bizkaiko gizartean ezarri ahal izango dena.