Aurten ASFEDEBI zorioneko dago, 25 urte betetzen baitira Bizkaiko Lurraldeko Federazioei zerbitzu emateko elkarte gisa sortu zenetik. Federazioen arloan aurrendari izan zen proiektu hura, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin sortua, guztiz finkatuta dagoen errealitatea da gaur egun, eta jarraitu beharreko eredua da antzeko beste elkarte batzuentzat; batez ere, elkarte horretako lan-kontratudun langileek eta zuzendariek egindako lan bikainari esker. 

Zalantzarik gabe, ASFEDEBI istorio arrakastatsua da, oso harro sentiarazten gaitu guztiok, eta gogorarazten digu zein garrantzitsua den desberdinen arteko talde-lana helburu komunak erdiesteko. Ideia horrekin bat eginez, Aldundiak eta ASFEDEBIko zuzendaritza-batzordeak uste dugu beharrezkoa dela guretzako denbora-tarte bat hartzea, talde bat garenez gero, gure kirolari buruz mintzatzeko bil gaitezen. 

Hori dela eta, pasa den astelehenean, 2019ko abenduaren 16an, 19:00etan, Hausnarketarako Espazioa antolatu genuen. Metodologia parte-hartzaile baten bitartez, guztiok izan genuen Bizkaiko kirol federatuaren lehenari, orainari eta etorkizunari buruzko ikuspegia eman, partekatu eta kontrastatzeko aukera. Ekarpen eta ondorio guztiak dokumentu batean jaso ziren, eta dokumentu hori oinarritzat hartu zen, hala gure federazio-sistemaren etorkizunari aurre egiteko nola etorkizun horretan ASFEDEBIri dagokion zeregina definitzeko.

25. urteurrena